Konpainia

Euskal kulturan, inauteriaren pertsonaia da PANTZART. Herriko jaiak, erraldoiak, ipotxak eta munstroak, estilo eta ezaugarri diferentetako pailazoak eta dantzak; hau da, inauterietako kultura komikoa eta herri-barrea gure lanaren inspirazioaren etengabeko iturria dira.

hasiera
PANTZART konpainiak esperientzia luzea du familientzako objetu antzerkian. Bere lanak beti dira freskoak, dibertigarriak eta artistikoki nabarmenak. Bere lengoaia, nagusiki bisuala eta beti musikala, ez du beste ezeren antzik. Interpreteen nortasun eta trebetasun originalaren eta sortzaileen bikaintasunaren emaitza da.
2012tik, PANTZARTek 9 ikuskizun ekoiztu ditu, 400 antzerki-emanaldi baino gehiago egin ditu, eta gaitasun handia erakutsi du kalitate artistiko handiko berezko hizkuntza eszenikoa garatzeko, objektuak, txotxongiloak eta teknika mistoak erabiliz gero eta errekonozimendu handiagoa jasotzen duena.

PANTZART UNIMA elkarteko kide da

Ekipoa

PANTZART Konpainiaren partaideak hauexek dira: Elena Bezanilla, Santiago Ortega, Ainhoa Pineda,  eta Arantza Flores, Juan Kruz Igerabidek testuekin kolaboratzen duelarik. Baita David Larrinaga musikarekin eta Jose Antonio Gutiérrez “Guti” argazkiekin elkarlanean ari dira. Danok sari ugari jaso dituzte.

Santiago Ortegak Haur Kabareta izeneko obrarengatik 2008eko Max Saria, 2010ean Café Bilbao saria, eta abar luze bat irabazi zituen.

Ainhoa Pinedak, Agerre konpainiarekin 2007, 2008 eta 2010eko Max saria ere jaso zituen.

Juan Kruz Igerabidek honako sariak irabazi ditu: Espainako Haur eta gazte literatura sari nazionala (2019) Baporea (1997, 2006), Euskadi (1999) eta Kritika Saria (1997 eta 2003).

Elena Bezanilla Nazioarteko zein nazio mailako konpainia eta proiektuetan zuzendari, pedagogo eta eszenografo da Pantzarteko zuzendari artistikoa: Bread and Puppet (USA), Dream Community (Taiwan), Central Saint Martins (Londres, Sevilla), Endanza Aretoa (Sevilla), CAT (Sevilla), La Nave del Pasaje (Sevilla), Loraldia (Bilbao) Pikor Teatro (Maeztu, Araba), Agerre (Donostia),Trikipunk (Donostia), Sebastopoleko Titiriteroak (Donostia), etab.

PANTZART UNIMA eta ARTEKALE elkarteen partaidea da.
KunArten egoitza iraunkorra duen proiektua da PANTZART(2016-2018)

V

Santiago Ortega

V

Ainhoa Pineda

V

Arantza Flores

V

Jose Antonio Gutiérrez "Guti"

Harremanetan jarri

Tfn: +34 699340894 · pantzart@gmail.com

Scroll to Top