Txan Fantasma

Neska baten eta fantasma txiki baten arteko
adiskidetasun istorioa.

Adina: 5-9 

Iraupena: 45 “

Txotxongilo – ikuskizuna

Sinopsia

Karmentxuk ez du bere izeba Edurne beste seniderik. Txan fantasma bere gelan agertzen denean, bere bizitza erabat aldatzen da: elkarrekin jolastu, hitz egin, barre egin eta primeran pasatzen dute.

Hala ere, adineko pertsonek ez dute fantasma ikusten eta neskatoa burutik “ondo” ez dagoela pentsatzen dute. Orduan, Karmentxuk eta Txanek bidaia bat egiten dute jaiak ospatzen ari den herri batera iritsi arte… Istorio honen bitartez, maitasun falta eta “irudizko laguna” bezalako gaiak planteatzen dira.

Talde artistikoa

Idazlea: Mariasun Landa
Antzezleak: Ainhoa Pineda eta Santiago Ortega
Zuzendaritza artistikoa: Santiago Ortega, Elena Bezanilla
Argiztapena: Arantza Flores
Argazkia: J Jose Antonio Gutiérrez “Guti”
Bideoa: Gin Ro eta Ruso Csik
Dramaturgia eta Zuzendaritza: Elena Bezanilla
Ekoizpena: Pantzart

info+

Beste kolore batzuk nabarmentzeko aukera ematen duen hondo gris batean, hiru espazio eszeniko sortzen dira plataforma errodatuen gainean. Alde batetik, Arraroaren Etxea eta farola non Txan fantasma Karmentxuren zain dagoen; bestetik, neskatoaren gela eta jostailuak eta azkenik, feriako espazioa, Polichinelako teatrinoarekin eta Tiovivoarekin.

Erabilitako panpinek errealismo-maila jakin bat bilatzen dute, emozioak eta bakardadea eta fantasma txikiarekin -irudimenezko lagunaren irudikapena- duten harremana ezagutzeko.

San Adrian Etorbidea18,

atzealdea, 48003 Bilbo,

+34 699 34 0894

pantzart@gmail.com

© 2025 Pantzart .All Rights Reserved.

Gina Rok diseinatutako webgunea