Haurtxoentzako antzerkia ikuskizunak irauten duen 30 minutuko kontenplazio estetikoa baino zerbait zabalagoa da. Esperientzia partekatua da haurren eta haien laguntzaileen artean, ingurunearekin elkarreraginean.
Jakina, horrelako lan batean ez dago istorio bat, eta hitzak ez du garrantzirik. Aldiz, ikusmen- eta musika-ekintzen hedapena dago, haurtxoek estimulu- eta libertimendu-tarte bat bizi dezaten diseinatuta, inguratzailea eta lasaia, baina baita zirraragarria ere. Haur txikienek ere arteen bidez entretenitzeko eskubidea dute, eta arteek beren sentsibilitateak eta gaitasunak modu harmoniatsuan garatzen laguntzeko ere.
Plisti-Plastak xaboi-ponpak ditu elementu nagusi. Joan Brossa poeta katalanak “aire-loreak” deitzen zien. Eta uste dugu ez dagoela haurren gozamen handiagorik haiei jazartzea eta esplotatzea baino. Horregatik, azken eszena festa “chapoteosikoa” izatea nahi dugu.