Taula tamaina handiko laukitxoz osatuta dago, Marta Beltrán artistak marraztutako irudiekin. Ikusleek karta bana jasotzen dute. Kartekin egiten den jolasaren eta azaleratzen doazen istorioen bidez, pertsonaia mitologiko desberdinen Metamorfosia duten panelak zabaltzen dira.
Metamorfosi bakoitzak aukeratu beharreko soinu-giroa eta mugimendu berezi batzuk dakartza berekin. Elementu guztiekin: istorioak, musikak eta mugimenduak, publiko handia eta txikia parte hartzera gonbidatzen duen koreografia bat sortzen da.