Korri, Kuru, Korri!

Jirafa baten bidaia Mediterraneoan zehar

Adina: 6-12

Iraupena: 50″

Liburu eta koadernoetatik sortutako

Sinopsia

Bazen behin jirafa bat Mediterraneo osoa zeharkatu zuena Etiopiatik Parisera 1827an egin zuen bidaian, abentura, eta agurrez beteriko bidaia. Orain, Kuruk ere bidaia bera egin du, eta ospitale batean bere onera etorri da, non neska gazte batekin topo egiten duen, patua dela eta, jirafaz mozorrotuta doana…

Talde Artistikoa

Antzezlea: Ainhoa Pineda
Idazlea: Patxi Zubizarreta
Dramaturgia, zuzendaritza eta diseinua: Elena Bezanilla
Musika: David Larrinaga, Sirifo Kouyate Sakiliba
Jantziak: Arelí, Creative Designer
Argiztapena: Arantza Flores
Bideoa: Arene Gabiña
Argazkia: Jose Antonio Gutiérrez “Guti”
Ekoizpena: PANTZART
Eskerrak: Adunako Udala

info+

Patxi Zubizarretaren eleberrian oinarritutako ikusizko pieza antzinako liburuetatik eta eskola-koadernoetatik sortutako panpina artikulatuak erabiltzen dituena. Bere orrialdeetan elkarren artean bereizitako bi istorioen magia gordetzen du. Alde batetik, Nora, jirafaz mozorrotutako neskato bat ospitale batera eraman dutena eta Kuru, mutiko afrikar bat  ondoko ohean dagoena zeinek ez duen bere abentura tristeari buruz hitz egiteko gogorik.

Orduan hasten da beste istorioaren kontakizuna, Etiopiatik abiatu eta Khartum, Kairo, Alexandria eta Marseillatik igaroz 1826an Parisera iritsi zen jirafarena. Azkenean, errealitatera itzulita, Norak Kururi bere mozorroa utzten dio eta bere ihesaren konplize egingo da. Barruan pentsatzen du: Korri, Kuru, korri! Bere ipuineko jirafa bezala, jirafa haurrak jauzi erraldoi bat egiten du leihotik, bere askatasunerantz eramango duena.

San Adrian Etorbidea18,

atzealdea, 48003 Bilbo,

+34 699 34 0894

pantzart@gmail.com

© 2025 Pantzart .All Rights Reserved.

Gina Rok diseinatutako webgunea