Eszenatokiaren gainean eskultura-etxetxo bat zabaltzen da Txekiar ilustratzaile Květa Pacovská, «kolorearen aztia» izenaz ezagunaren lan plastikoa oinarri hartuta. Horretarako, ebakinak, siluetak, leihoak, testurak eta koloretako gurpilak erabiltzen dira. Baita loreak, barraskiloak, igelak, abestiak eta txotxongiloak agertzen dira ere. Azkenean, haurrak eszena-eskultura-etxetxoan sartu ahal izango dira, bizi izan dutena ikusi, ukitu, jolastu eta bere egiteko.
Papiroflexiako objetuen antzera, piezak materialen sinpletasuna erakusteaz gain, eskuzko trebetasuna eta irudi baten edertasun kontzentratua ere erakusten ditu. Květa Pacovská parafraseatuz, ausartak izan nahi dugu, eta pieza esperientzia handia izan dadila adin txikientzat.