Eszenatokiaren gainean, ispilu bat. Aliziak eta bere katuak atalasea zeharkatzen dute eta beste logika baten pean funtzionatzen duen mundu batekin egiten dute topo, ametsena, alegia. Aliziari gauza harrigarriak gertatuko zaizkio, mundua xake-taula handi bihurtuko da.
Bertatik mugituko dira erregina gorria eta erregina urdina, zaldunak, Humpty Dumpty, arrautza erraldoia, maitasun-orein kumea, hitz egiten duten loreak eta tren batean bidaiatzen duen adarbakar bat ere. Figurek partidaren amaierara eramango dute, eta Aliziak banketean parte hartuko du.