boli bili boli

Paperezko Txotxongiloak

Iraupena

45 Minutu

Adina

2-6 urte
Boli bili boli familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo eta kanta ikuskizuna da, eta, batez ere, 2 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. PANTZART Antzerkiak sortu du Tolosako TOPIC-ekin batera.

Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago.
Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatu gara, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizun liluragarria sortzeko.

Lehen aldiz estreinatu zenetik 80 antzezpen baino gehiago egin dira. Gainera, jaialdi eta programazio ezberdinetan parte hartu du, adibidez, Baranaingo Txotxongilo Jaialdian, Literaktum-en edota Argentinako Santa Fe eta Entre Ríoseco Nazioarteko Haur Antzerki Jaialdian.

FITXA ARTISTIKOA

Antzezleak: Ainhoa Pineda, Santiago Ortega
Txotxongilo Maisua: Santiago Ortega
Testuak: Juan Kruz Igerabide
Musika: Adrián García de los Ojos
Jantziak: Enriqueta Vega.
Argiztapena: Arantza Flores
Argazkiak: Jose Antonio Gutiérrez “Guti”
Dramaturgia eta Zuzendaritza Artistikoa: Elena Bezanilla
Banaketa: Rue2
Ekoizpena: Pantzart, Topic_en egoitzarekin, Tolosa (Gipuzkoa) eta Barakaldo Antzokia

 

Harremanetan jarri

Tfn: +34 699340894 · pantzart@gmail.com

Scroll to Top