Zuzeneko musika, keinua eta fantasia biltzen dituen ikuskizun hunkigarria. Koreografiak eta umore txinpartak ere ez dira falta. Poesia ez baita hitzak errezitatzea bakarrik.
Edonork egin dezake, eskura dituen bitartekoak erabiliz: marrazkia, jolasa, kantua. Horregatik, objektu eta txotxongilo gehienak paperez eginak daude. Irudimen pixka batekin, berehala giro magikoa sortzen da.