Karmentxuk ez du bere izeba Edurne beste seniderik. Txan fantasma bere gelan agertzen denean, bere bizitza erabat aldatzen da: elkarrekin jolastu, hitz egin, barre egin eta primeran pasatzen dute.
Hala ere, adineko pertsonek ez dute fantasma ikusten eta neskatoa burutik “ondo” ez dagoela pentsatzen dute. Orduan, Karmentxuk eta Txanek bidaia bat egiten dute jaiak ospatzen ari den herri batera iritsi arte… Istorio honen bitartez, maitasun falta eta “irudizko laguna” bezalako gaiak planteatzen dira.