Txan fantasma
Neskato “berezi” baten eta fantasma txiki baten arteko adiskidetasun istorioa
Iraupena
45 minutu
Adina
5 urtetik gora
Karmentxu umezurtza da eta bere izeba Edurnerekin bizi da. Bakarrik izanik, bere logelan, jostailuekin irudimenezko unibertso bat sortzen du. Egun batean, Txan fantasma agertzen da eta bere bizitza guztiz aldatzen da. Elkarrekin jolasean, berriketan, barrez, primeran pasatzen dute. Etxekoek, ordea, ez dute fantasma ikusten, neskatoa burutik gaizki dagoela uste dute. Orduan, Karmentxu eta Txan bidaia bat egiten dute jaietan dagoen herri batera iritsi arte.
Istorio honen bitartez, lagun “imajinarioa” eta haur “berezien” integrazioa planteatzen dira.
Mariasun Landa euskal literaturako idazlerik itzulienetako bat da.
Emanaldia Iruñean estreinatu zen 2025 Urtarrilaren 18an arrakasta handiz.

FITXA ARTISTIKOA
Antzezleak: Ainhoa Pineda, Santiago Ortega
Txotxongiloetan maisuak: Santiago Ortega, Ainhoa Etxebarria
Autorea: Mariasun Landa
Musika: David Larrinaga
Argiztapena: Arantza Flores
Argazkiak: Jose Antonio Gutiérrez “Guti”
Arte Zuzendaria: Santiago Ortega, Elena Bezanilla
Dramaturgia eta zuzendaritza: Elena Bezanilla
2014eko Ekoizpena: Pantzart e Bihar Txotxongilo Taldea
Bertsio Berriaren Ekoizpena: Pantzart






Harremanetan jarri
Tfn: +34 699340894 · pantzart@gmail.com