Hitzak Txorabiatzen
Objetu eta txotxongilo antzerkia
Iraupena
50 minutu
Adina
4-9 urte
descargar
“Hitzak txorabiatzen”, Lewis Carrollen, “Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena”, obraren bertsioa da. 4 urtetik gorako haurrentzako antzezlan honetan, Alizia, protagonista, xake-taula handi baten gaineko bidaia imaginario batean murgilduko da. Aliziak eta bere katuak ispiluaren atalasea zeharkatzen dutenean, beste logika baten pean funtzionatzen duen mundu batekin egiten dute topo, ametsena, alegia. Aliziari gauza harrigarriak gertatuko zaizkio. Taula gainean, maitasun-orainkumea, trenez doan adarbakar bat, Humpty Dumpty, arrautza erraldoia, zaldunak, Erregina Gorria, Erregina Urdina eta beste hainbat pertsonaia mugituko dira. Horiek guztiek partidaren amaieraraino eramango dute, eta Aliziak, erregina bihurtuta, oturuntza bitxi batean parte hartuko du… “Hitzak Txorabiatzen” antzezlan bisuala da nagusiki, eta aktoreak, panpinak, proiekzioak eta abestiak ditu. Nabarmentzen dira antzezlen interpretazio-kalitatea, David Larrinagak sortutako musika-espazioaren bikaintasuna eta Juan Kruz Igerabideren maisutasuna poema eta abestien egokitzapenean.

FITXA ARTISTIKOA
Antzezleak: Ainhoa Pineda, Santiago Ortega, Amaia Arkotxa
Autorea: Lewis Carroll
Itzulpena: Manu López Gaseni
Egokitzapena: Juan Kruz Igerabide
Zuzendaria: Elena Bezanilla
Musika: David Larrinaga
Margoak eta gardenkiak: Santiago Ortega
Jantziak: Arelí, Creative Designer
Argiztapena: Arantza Flores
Bideoa: Imanol Molina
Argazkiak: Jose Antonio Gutiérrez “Guti”
Banaketa: Rue2
Ekoizpena: PANTZART






Harremanetan Jarri
Tfn: +34 699340894 · pantzart@gmail.com