Bainilla Hondartza
Plaza Antzerkia
Iraupena
45 Minutu
Adina
3-6 urte
Banilla izozki usain bizia, txotxongiloak paseatzen diren treatino moduko duna, kantu eta poema festa, uda distiratsuenean murgiltzen gaituen antzezlana.
Ikuskizun guztiak, banilla usain gozoa dario. 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako kale ikuskizun honek Pantzarten beste ikuskizun batzuen ildoa jarraitzen du, euskal autoreen haur poesian oinarrituak, hala nola Boli bili boli edo Kolorez kolore , biak Juan Kruz Igerabiderenak. Oraingo honetan, Bainila Hondartza hiru euskal egileren poema liburuetan oinarrituta dago: Juan Kruz Igerabideren “Begi niniaren poemak”, Leire Bilbaoren “Barruko hotsak” eta Iñigo Astizen “Joemak eta Polasak”.
Poema eta haikuen gaiak uda, hondartza, ura eta natura dira. Poemak abesti bihurtzen dira askotan, eta esan liteke ikuskizun guztiak barietate antzerki baten forma hartzen duela, zuzeneko musika, txotxongiloak, jolasak, burbuilak eta kometak dituena.

FITXA ARTISTIKOA
Antzezleak: Ainhoa Pineda, Santiago Ortega
Autoreak: Iñigo Astiz, Leire Bilbao, Juan Kruz igerabide
Musika: David Larrinaga
Argazkia: Gin_Ro Jose Antonio Gutierrez “Guti”
Dramaturgia eta eszena zuzendaritza: Elena Bezanilla
Banaketa: Rue2
Ekoizpena: Pantzart
al






Harremanetan Jarri
Tfn: +34 699340894 · pantzart@gmail.com